viernes, 11 de mayo de 2012

Beldurra

Zer egin beldurrak garenean


Beldurra apo handi bat omen da. Gure baitan lo dagoen apotzarra. Batzuetan esnatu egiten da eta saltoka hasten zaigu petxu barruan. Horrelakoetan alferrik da berarekin hitz egiten hastea. Orduan gero eta salto handiagoak ematen baititu: bihotzetik eztarrira, eztarritik sabelera, sabeletik burura... Nire aitonak dionez, holakoetan egin dezakegun gauza bakarra kantatzen hastea da. Kantatzen hasiz gero, apoa harriturik geratzen da, kanta hura nondik datorren jakin nahian. Gero kanta ikasteko gogoa sartzen zaio eta adi - adi egon ohi da. Baina apoak ez omen dira musikarako jaio eta logura sartzen zaie, tontatu bezala egiten dira eta ia konturatu gabe lo seko gelditu. Eta orduan sosegua etortzen zaigu.


Mariasun Landa. IHOLDI

No hay comentarios:

Publicar un comentario