Mostrando entradas con la etiqueta Ipuina. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ipuina. Mostrar todas las entradas

viernes, 11 de mayo de 2012

Beldurra

Zer egin beldurrak garenean


Beldurra apo handi bat omen da. Gure baitan lo dagoen apotzarra. Batzuetan esnatu egiten da eta saltoka hasten zaigu petxu barruan. Horrelakoetan alferrik da berarekin hitz egiten hastea. Orduan gero eta salto handiagoak ematen baititu: bihotzetik eztarrira, eztarritik sabelera, sabeletik burura... Nire aitonak dionez, holakoetan egin dezakegun gauza bakarra kantatzen hastea da. Kantatzen hasiz gero, apoa harriturik geratzen da, kanta hura nondik datorren jakin nahian. Gero kanta ikasteko gogoa sartzen zaio eta adi - adi egon ohi da. Baina apoak ez omen dira musikarako jaio eta logura sartzen zaie, tontatu bezala egiten dira eta ia konturatu gabe lo seko gelditu. Eta orduan sosegua etortzen zaigu.


Mariasun Landa. IHOLDI

martes, 6 de marzo de 2012

Printze Txikia

Sei urte nituela, behin batez irudi liluragarri bat ikusi nuen liburu batean. Bizi izandako istorioak izeneko liburu hura Oihan Birjinari buruzkoa zen, eta irudiak boa suge bat erakusten zuen, piztia bat irensten ari zela. Hona hemen marrazkiaren kopia. Liburuak hau zioen: << Boa sugeek, oso-osorik, mastekatu gabe iresten dituzte beren harrapakinak. Horren ostean, mugitu ezinik geratzen dira eta lotan igarotzen dituzte digestioaldiaren sei hilabeteak >>. Orduan, oihaneko abenturek zer pentsatu handia eman zidaten eta, era berean, kolorezko arkatz batekin, ene aurreneko marrazki zirriborratzea lortu nuen. Ene 1. marrazkia, alegia. Ene artelana pertsona nagusiei erakutsi, eta ea beldurtzen zituen geldegin nien. Hala erantzun zidaten: << Zer dela eta beldurtu behar gaitu kapelu batek? >> Ene marrazkiak ez zuen kapelu bat erakusten. Elefante bat irensten ari zen boa sugea baizik. Orduan, boa sugearen barrunbea marraztu nuen, pertsona nagusiek uler zezaten. Etengabe behar izaten dituzte argibiderik. Pertsona nagusiek aholkatu zidaten boa suge ireki edo itxien marrazkiak alde batera utzi, eta gehiago saiatzeko geografian, historian, kalkuluan edo gramatikan. Halaxe utzi nion, bada, sei urte nituela, pintore ospetsu izateko ikasbideari. ANTOINE DE SAINT-EXUPÉRY

miércoles, 29 de febrero de 2012

Sikologoa

Andereñok ipuin labur bat idazteko agindu digu. Nire gelako laburrena izan da. Honela zioen:

"Ikastola batean haur guztiak oso txikiak ziren. Egun batean haur bat galdu egin zen eta zorri batek jan zuen. Eta inor ez zen konturatu".
Amaiera

- Benetan laburra hire ipuina!-esan dit andereñoak eta kezkatua sumatu dut.

Handik pixka batera galdetu dit ea nire ipuina gizon bati erakusten utziko niokeen eta nik baietz erantzun diot. Gizon horrek Sikologo du izena.


-          LANDA, M. (2005) Iholdi. Donostia Erein arg.